XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bertzalde Aita Garicoitzec ez zakien Biarnesez mintzatzen, bainan horrec baino hobeki misionetaric urrun atchikitzen zuten bai Betharramen, bai Igonen zituen lan handiec.

Gizon batentzat aski izan ez balitz bezala Semenario handi batetaco buruzagi izaitea; hainbertze beilatiar bethidanic ibili den Betharrameco caperaco zerbitzuaren egitea, egunetic egunera emendatzen hari zen misionest familia baten aintzindari izaitea, Aita Garicoitzi eman zioten oraino Igonen den serora beltchen comentu nausian cofesatzeco eta predicatzeco cargua eta carga.

Serora beltchen Igoneco Comentua hastetic hazi ttikitto bat bezala zen, bainan hazi ttiki hura arbola eder eta handi bat bilhacatu da; eta zenbat nescato gaztec ez dute causitu arbola haren adarren azpian itzal salbagarri bat, zenbat arbola haren pean ez dire izan beren familien, Elizaren eta herriaren ohoreac!.

Serora beltchec non nahi eman dute umiltasunaren, eztitasunaren, mortificazionearen etsenplua; nihorc ala Biarnoan, ala Escual-Herrian ez ditu aphezac eta misionestac hobeki lagundu Yaincoren obran, eta segurki, heyeri esker hainitz eta hainitz herritan hain laster yaincozco bidetarat ziren itzuli arimac, eta dute geroztic bide beretan iraun.

Bainan nola harri serora beltchac hoin khartsu eta hoinberze bertutez aberastuac izaiteaz, orrhoitzen balin bada hogoi eta hamazazpi urthez Aita Garicoitz izan dutela aintzindaritzat!.

Aita Garicoitz zen heyen argitzailea, heyen sustatzailea.

Erran daitake, okhinac bere orhea moldatzen duen bezala, Aita Garicoitzec moldatuac eta casic orhatuac direla serora beltchen arimac eta bilhotzac.